XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Botatzen du Ostia sutara, baña an dabill gora ta beera, garren gañean, deseguiñ gabe.

Desesperaturic judioa, artzen du bere escuetan eta botatzen du, perts batean dagoan ur iraquiñetara, eta ur guzia biurtzen da odolaren coloreco, eta orduan aguertzen da an Jesucristo;¿baña nola? Judioac gurutzean ipini zutenian zegoan bezela.

Emen beldurtu eta icaratu zan guizon doacabe ura, eta zoroaren antzera, igues eguin zuan Jesucristoren aurretic eta juan zan, echeac zuan basterric illunenean bere burua ezcutatzera.

Baña bere seme, oraindic umea zana, eta guertaera guzia icusi zuana, atera zan caleco atera, eta andic asi zan, bere quide edo edadeco umeai esaten: Etzaitezte gueiago juan zuen Elizara; eztago an zuen Jaungoicoa, bada gure aitac orainche ill du.

Sartu zan jendea eche artan, eta nola echeco tresna guziac icusi zituzten Odolez bustiric, belaunicatu ziran Ostia santuaren aurrean; eta Ostia au, Odola zeriola, juan zan bera bacarric emacume debota batec zeucan baso batera eta onec eraman zuan bere alasse urren zegoan Elizara, au da San Juan Grebe-coarenera, eta an iraun zuan Ostia santuac laureun urtean.

Gaizquillea castigatzeco eta milagro oni sinismena emateco bear ziran zereguiñac eguiñ zituan Simon de Bucy, Paris-co Arzobispo Jaunac, eta Billeteetaco Capilla eguin zan judioaren echea zegoan lecuan.

Guertaera miragarri au eguiazcoa dala arguiro adierazten dute iru bulda Aita Santuac emanac.